XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

halako dirdira bezalako bat hedatzen dute hiri gainean, orain esan dezake ezagutu duela argia zer den, baldin eta argiak ikusten duenaren begietan egiten duen efektua, soinu alai hauek bere belarrietan egiten dutena bezalakoa bada.

Baina, zein da arrazoia.

Agian Alak, herriaren arren suharrek hunkiturik, bere hilobiko aingeruak, Munkar eta Nakir, kristauak suntsitzera bidali ditu,

agian erorarazi du kristauen armadaren gainean zeruko su iraungiezina, agian, era mundutarragoan, Evorako erregeak, bere Lisboako anai-arrebak mehatxatzen dituzten arriskuez oharturik, mezulari bat igorri du mandatu honekin, Eutsi hor, eutsi fedegabe gaiztoei, dagoeneko nire Alentejoko armada bidean da,

honela esaten dugu jende hori Tajoz beste aldetik zetorrelako 5 Jatorrizkoan hitzaren etimologia azaltzen da (além do Tejo, hots, Alemtejo). (I.O.), aldi berean frogaturik uzten dugularik alentejotarrak bazirela, izan, Portugaldarrak izan baino lehenago.

Hezur hauskorrak mailadien kontra xehe-xehe eginda uzteko arriskuarekin, almuedanoak ziztu bizian jaisten du espiral estua, eta behera iristen delarik zorabioak jota erortzen da, berriz lurpean sartu nahi duela dirudien agure gaixoa baizik ez da, hau lehenagoko adibideen arabera jaio zaigun ilusioa da, orain ikus daiteke bere ahalegin guztia ez dela azpiratzeko, altxatzeko baizik, eta bitartean inguruko iluntasunari galdetzen dio, Zer gertatu da, esaidazue zer gertatu den.

Ondorengo unean jada badira zutitzen laguntzen dioten besoak, eta ahots gazte eta indartsu batek ia oihuka dio, Gurutzatuak badoaz, gurutzatuak aldentzen hasiak dira.

Fedeak eta hunkidurak hartaratua almuedanoa belauniko jausi zen, baina gauza bakoitza bere garaian, Ala ez da asaldatuko zor zaizkion eskerronak apurtxo bat geroratzen badira, esker emateak baino lehen pozak hedatu behar du.